Zer da HIZKUNA?

Merkatu globalean jarduten duten erakundeen hizkuntza-kudeaketarako irtenbide integrala da HIZKUNA

Ingurune eleaniztunetan lan egiten duten erakundeen beharrei erantzun nahi diegu, irtenbide metodologiko eta teknologiko eraginkorrak eskainiz.

Hizkuna tresnarekin, inoiz baino errazagoa da hizkuntza-kudeaketa ingurune eleaniztunetan diharduten enpresentzat

Ezagutu ingurune eleaniztunetan lan egiteko tresna egoki-egokia.

Hemen duzu merkatuko tresna aurreratuenetako bat, zure enpresa nazioarteratzen lagunduko dizuna.

Probatu Hizkuna Free, nola funtzionatzen duen jakiteko, eta ikusi zer abantaila dituen.

Probatu, inolako konpromisorik gabe, gure tresna-multzo bat. Eta ikusi, doan, zenbaterainoko onura ekar diezaiokeen zure enpresari.

Urrats bat gehiago egin nahi baduzu, Hizkuna Pro duzu tresna egokiena.

Enpresa bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen eta pertsonalizatzen dugu tresna. Komunikazio-egoera giltzarriak identifikatzen ditugu, enpresaren hizkuntza-politika zehazten dugu, hizkuntza kudeatzeko plana ezartzen dugu, eta, Hizkuna tresnaren bidez, haiek gauzatzeko irtenbide teknologiko onenak garatzen ditugu.